Hasiera >> Empresa

ENPRESA

Plastilux, s.l. 1963. urtean sortu zen eta ordutik erreferentzia da hainbat motatako plastiko termikoen manipulazioan; eta plastiko horietan oinarritutako pieza eta multzoen fabrikazioan.

Gure bezeroen behar konkretuak aztertzen ditugu eta, elkarlanaren bidez, erantzunik onena ematen saiatzen gara.

Esperientzia zabala daukagu eta gure lehen helburua beti izan da bezeroarekin harreman zuzena eta pertsonalizatua izatea, ahalik eta emaitzarik eraginkorrena lortu asmoz. Horri esker, liderrak gara galdaragintza plastikoaren arloan, era guztietako piezen plastifikazioan, erretxina fenolikozko ijezketen mekanizazioan eta baita antzeko materialen mekanizazioan ere.

Gure lantalde teknikoa guztiz inplikatzen da bezeroek azaltzen dizkiguten arazoei irtenbide bat emateko orduan. Egoerarik zailenak eta berezienak ere konpontzen ditugu, bezeroarekin luzaroan irauten duen konfiantzazko harremana sortuz, eta guztiontzako onura  bilatuz. Plastilux, s.l enpresak diseinatutako piezak fabrikatu eta banatzen ditu. Horretarako, merkatuko punta-puntako makina eta azpiegiturak ditugu. Esate baterako:

  • Lodiera, egitura eta estruktura ezberdinetako xafla eta ijezketen biltegia.
  • Laser bidezko CNC mozketa (plastikoentzat berezia).
  • Plastikoak mekanizatzeko CNC fresatzailea.
  • Erretxina fenolikoak mozteko eta mekanizatzeko fresatzaile berezia.
  • Plastikoak tolestatzeko makina.
  • Metalezko piezak estaltzeko labe elektrikoa.
  • Etab...

 

© PLASTILUX s.l.: Olasope, 3 nº 6 Bajo | 20870 Elgoibar | Gipuzkoa | Spain | T. +34 943 744 584 | F. +34 943 743 376
Lege-oharra | Sarrera | Política de Cookies

Política de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información pulsando en este enlace

Aceptar cookies