+34 943 744 584
?

Plastilux

Espezialistak gara plastikozko piezen fabrikazioan, eta 1956. urteaz geroztik ari gara lanean zure proiekturako mekanizazioko eta galdaragintza plastikoko zerbitzurik onena eskaintzeko. Esperientzia balio erantsi bat izan da, eta, hari esker, hazi egin gara, belaunaldiz belaunaldi, pieza plastikoen produkzioan eta mekanizazioan espezializatutako enpresa gisa. Plastiluxen, belaunaldi-aldaketa hertsiki lotuta egon da etengabeko ikaskuntzarekin eta lan egiteko erabiltzen ditugun materialen ezagutza sakona duen talde kualifikatu bat izatearen bermearekin.

Gure giza taldearen profesionaltasunaz gain, berrikuntzaren eta teknologiaren aldeko etengabeko apustuak beti abangoardiako produkzio-baliabideak izatera bultzatu gaitu. Gure lanaren kalitatearekiko konpromisoari jarraikiz, etengabe bilakatu behar ditugu gure instalazioak eta produkzio-baliabideak. Plastiluxen, gainera, kalitaterik handieneko materialekin lan egiten dugu beti, eta pieza plastikoen galdaragintza- eta mekanizazio-proiektu bakoitzaren premietara egokitzen gara beti.

Gure bezeroen konfiantza funtsezkoa da guretzat. Hori dela eta, proiektu bakoitzaren premien aldez aurreko azterketa bat egiten dugu, eta, horri esker, neurriko produkzio-planak eskaini ditzakegu, sektorea edozein izanik ere. Galdaragintza, mekanizazio eta estaldura plastikoko lanak egiten ditugu sektore askotarako, hala nola automoziorako, energia-sektorerako eta laneko tresna eta makinetarako.